Gure klaseak pertsonalizatuak dira eta oso talde txikietan ematen dira, horrela ikasleari laguntzen zaio bere trebetasun komunikatiboak garatzen.
Klaseak Hizkuntza Formakuntzako Planei egokituak daude, Europako Erreferentzia Ildo Komunean (EEIKn) oinarrituak daude eta. Honek agertzen du Europako edozein hizkuntzaren irakaskuntza nola mailakatzen den.
Akademian irakasten ditugun mailak honako hauek dira: hasiera mailakoak A1 eta A2, tarteko mailak B1 eta B2, eta maila aurreratuak C1 eta C2. Alemanez maila bakoitzari dagokion azterketak, berriz, beste hauek dira: Start Deutsch 1, Start Deutsch 2, Zertifikat Deutsch, Zentrale Mittelstufenpr├╝fung, Zentrale Oberstufenpr├╝fung. Bestelako azterketak prestatzeko ere gaitasuna badugu.
Erakusteko, mota guztietako material egokitua daukagu, norbanakoari, maila bakoitzari edo talde bakoitzari egokitua, bai testu liburu bezala eta bai material didaktiko osagarri bezala ere; horrela ikaskuntza estimulatzen da eta teknika komunikatibo guztiak martxan jartzen laguntzen dute trebetasun guztiak lantzeko aukera emanez: entzumena eta mintzamena alde batetik, eta irakurmena eta idazmena bestetik, edozein hizkuntzatan nahitaezkoak hauek.
Esandakoaz gain, klaseak osatzen dira bertako kulturari eta ohiturei buruzko informazio ugari emanez; arlo honetan irakasleek eskarmentu handia dute urte asko baitaramatzate bertakoekin harremanetan. Izaera alemana hobeki ezagutzeko hitzaldiak, artikuluak edo gaur egungo testuak irakurtzera gonbidatzen zaie ikasleei etorkizunerako lagungarriak izan dakizkien.


ACADEMIA HUMBOLDT - SAN AGUSTÍN kalea, 2-4 H - 20600 EIBAR
T/FAX:943 598528-MOVILA: 656 722 609 - Posta elektronikoa: a.humboldt12@gmail.com